International Network for Peace

the net of people deeply affected by political violence

PROPOSAMENA:

11-M: Bakearen eta Hitzaren Aldeko Ekintza Unibertsitatean

Martes 10 de marzo de 2009

Volver a
Propuesta:
11-M: Acción por la Paz y la Palabra en la Universidad

Castelloko Jaume I Unibertsitateak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak, indarkeriarik-eza aktiboaren, bakearen eta elkarrizketaren aldeko elkarte aktibista den ArtamugarriaK taldearen ekimenez, proposatu diote unibertsitateko komunitateari eta gizarte osoari, 2009ko martxoaren 11n BAKEAREN ETA HITZAREN ALDEKO EKINTZA egitea, egun horretan Madrileko 2004ko atentatuaren urteurrena baita.

Egun horretan, atentatu hartako biktimentzako omenaldia egiteaz gain, bakerako deia egin nahi da pertsonen eta kulturen arteko hitzen eta elkarrizketaren bidez, elkarbizitzarako oinarri gisa.

Bi unibertsitateotan ekintza parte-hartzailea egingo da, eta ekintza nagusia aulkiz osaturiko zirkulu bat egitea izango da, denon arteko elkarrizketarako gonbit gisa, eta bion arteko manifestu baten alde agertzea, 11-M: BAKEAREN ETA HITZAREN ALDEKO EKINTZA, ekintza bakoitzaren hasieran irakurriko dena.

Unibertsitate campus bakoitzean ekintza hori diseinu autonomoz egingo da, eta egokitzat hartzen diren osagai artistiko eta parte-harztaileekin batera aurkeztuko da.

Unibertsitatea ezagutzaren eta eztabaidarako leku nagusia delako ziurtasunez, hitza indarkeriaren aurrean ipintzen duena, unibertsitate guztiei dei egiten diegu hitzaren ospakizun honekin bat egiteko, eta bidenabar dei egiten diegu gizarte erakunde eta elkarte guztiei, eta gizarte osoari ere bai.

MANIFESTUA: 11-M: BAKEAREN ETA HITZAREN ALDEKO EKINTZA

Gaur, 2009ko martxoaren 11n, asteazkenean, Madrilen duela 5 urte izandako atentatu latzaren biktimen –gizon eta emakume maitatuak guztiak– oroimena gogoratzen dugu, eta gerra eta indarkeria mota guztien biktimena ere bai.

Baina egun horrekin ez dugu soilik beren oroitzapen bizia gogoratu nahi, baizik eta omenaldia egin nahi diegu beren balioarekin, beren testigantza eta lanarekin, gorrotoa sustatu beharrean, hitzerako deia egitera deitu diguten familiakideei eta erakundeei.

Horrela, gure omenaldirik hoberena, gatazkak hitzen eta elkarrizketaren bidez konpontzea eta bakea sustatzen duen ekintza izan behar da. Eta horregatik, gaur, Unibertsitatean, ezagutzaren eremu pribilegiatu honetan, unibertsitariok eta herritarrok, hitza ospatuko dugu ikasgeletatik aulkiak aterata, eta elkarrizketara eta bizikidetza baketsura gonbidatzen duen zirkulua osatuz aulkiekin.

Aulkiz osaturiko lagun arteko zirkulu honetara bakoitzak bere hitza ekar dezala eta elkarrizketan has dadila aldamenekoarekin eta oraingoz ezer ez badu konpontzen ere, ez dezala inoiz hitza indarkeriarekin ordeztu. Zeren biktimen oroimenean pizturiko hitzean aurkituko baititu indarra eta irudimena, hitzak azkenik bere fruituak eman ditzan.

Gaur, 2009ko martxoaren 11n, asteazkenean, *Unibertsitatean hitzaren aldeko aulkien zirkulurako deia egiten dugu, eta espero dugu eredua uhinak bezala hedatzea gizarte osoan zehar.

2009ko martxoaren 11n

11-M ekimena: BAKEAREN ETA HITZAREN ALDEKO EKINTZA, 11-M:

Castelloko Jaume I Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
ArtamugarriaK

* Hasiera batean unibertsitateentzako deialdia dena, ekimenarekin bat egin nahi duen edozein leku edo eremu publikora ere zabal daiteke.

Volver a
Propuesta:
11-M: Acción por la Paz y la Palabra en la Universidad


Portada del sitio | Mapa del sitio | Espacio privado | Estadísticas de visitas | visitas: 671814
Espacio restringido

Seguir la vida del sitio es  Seguir la vida del sitio Organizaciones miembros  Seguir la vida del sitio Asociación 11-M Afectados del Terrorismo (España)  Seguir la vida del sitio Voces Amigas   ?

Sitio desarrollado con SPIP 1.9.2p + ALTERNATIVES por Dabne

Creative Commons License